Jubilatuak egun-pasa

Maxixatzen.eus 2016ko abu. 24a, 23:22
Gaur, hilak 24, herriko jubilatuak Lasturrera joan dira lehendabizi eta ondoren Aittolara, egun-pasa.
Goizean, 10:30ean irten dira Azkoititik Lasturrera; bertan pintxo pare bat jan eta bueltaxka bat egin dute.
Ondoren, 14:00ak aldera, Aittola Zaharrera joan dira, eta bertan bazkaldu dute bertaratu diren 80 bat lagunek, giro ederrean. Azkenik, 18:30ak aldera itzuli dira denak etxera.
 

Argazki guztiak: Ibon Errazu Uria.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide