Izibene Oñederrak diseinatuko du Zinemaldiko Perlak saileko irudia

Maxixatzen.eus 2016ko abu. 10a, 12:23
Argazkia: donostiakultura.com / Izibene Oñederra.

Donostiako Zinemaldiak jakinarazi duenez, Izibene Oñederra (Azkoitia, 1979) aukeratu dute Perlak saileko aurkezpenetarako irudia diseinatzeko.

 

Arte Ederretan lizentziaduna da Oñederra, eta, besteak beste, eskuz sortu eta produzitutako animaziozko filmak egiten ditu, beste errealizatzaileen proiektuetan parte hartzeaz gain. Hezurbeltzak bere lanerekin hainbat sari lortu ditu: Stuttgarten (Alemania), Brooklynen (AEB) eta Zagreben (Kroazia), esaterako. MAPA kolektiboko partaidea da, hots, Donostiako Artalekun gaur egungo filmen inguruko jardunaldiak antolatzeaz arduratzen da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide