Udalak elkarretaratzea deitu du, Normandiako atentatua gaitzesteko

Maxixatzen.eus 2016ko uzt. 27a, 12:11

Azkoitiko Udalak "gaitzespen irmoa" adierazi nahi du Normandian izandako atentatuaren aurrean. Halaber, biharko, uztailak 28, bost minutuko elkarretaratze isila deitu du. Eguerdiko 12:00etan egingo da udaletxe aurrean.

 

Udalak "gogor arbuiatzen" du indarkeria terroristaren basakeria eta dolumina eta elkartasuna adierazi nahi dizkie biktimen senitarteko, hurbilekoei eta Frantziako herriari.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide