Bisita gidatua zapatuan, Munoaundira

Maxixatzen.eus 2016ko uzt. 20a, 08:36
Argazkia: Ixabel Jauregi

Bisita gidatua antolatu dute zapatu honetarako, Mundoaundiko aztarnategia eta bertan egiten dituzten lanak bertatik bertara ezagutzeko. Munoaundi 2016. Burdin Aroko Herrixka Gotortura Bisitaldi Gidatua izenarekin egingo dute aurtengo bisita gidatua.

 

Goizeko 11:00etan Kukuherriko Aterpetxeko aparkalekuan elkartuko dira antolatzaileak bisitariekin, eta handik Munoaundira orduerdi inguruko ibilaldia egingo dute. Oinez ibiltzeko arazoak dituenarentzako, berriz, ibilgailu bat jarriko dute antolatzaileek aztarnategira igotzeko.

"Ibilbide erraza" dela adierazi dute antolatzaileek, baina mendiko botak edo zapata egokiak eramateko gomendatu dute, ura, zira edota jakaz gain. Bisitaldia euskaraz eta gazteleraz egingo dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide