Maxixatzenek eta Udalak urtebeterako diru laguntza akordioa sinatu dute

Maxixatzen.eus 2016ko uzt. 14a, 10:03
Argazkian, ezkerretik eskuinera: Nerea Uranga, Nekane LarraƱaga, Javier Zubizarreta, Gorka Eizmendi eta Naroa Olalde.

Maxixatzen proiektua indartzen jarraitzeko urtebeterako diru laguntza akordioa sinatu dute Udalak eta euskara elkarteak. Hitzarmen horren arabera, Udalak 27.000 euro emango dizkio Maxixatzeni, laguntza gisa, aldizkaria eta webgunea laguntzeaz gain elkarteak kudeatzen dituen bestelako ekintzak ere sustatzeko: kulturgintza, kontsumoa eta sorkuntza, eta ikerketa eta sustapena.

 

Maxixatzenez gain, Urola Kostako Hitzak eta Erlo Telebistak ere sinatu dute urtebeterako akordioa; bakoitzak 8.000 euro jasoko ditu. Akordioa sinatzen honako ordezkari hauek izan dira gaur, osteguna, udaletxean: Javier Zubizarreta alkatea, Nekane Larrañaga zinegotzia, Jasone Bilbao Euskara teknikaria, Naroa Olalde Maxixatzen elkarteko lehendakaria, Nerea Uranga Urola Kostako Hitzako zuzendaria, eta Gorka Eizagirre Erlo Telebistako ordezkaria. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide