Urrategiko jaiak, iruditan

Maxixatzen.eus 2016ko uzt. 11a, 09:55

Ostiralean hasi ziren Urrategi auzoko jaiak mus txapelketarekin. 35 bikotek hartu zuten parte, eta finalean Mikel "Mokolua" eta Joxe "Aldako" gelditu ziren txapeldun bezala, Joxe "Astarbe"-ri eta Jabier "Urtia"-ri irabazi eta gero.

Igandean, berriz, meza ospakizunarekin hasi zuten eguna Urrategin. Bertsolariek eguerdi partean Urrategiko plaza alaitu zuten. Ondoren herri kirol erakustaldia egin zen. Bertan, aipatzekoa Xabier Lizarralde "Irolegi III.ak" egin zuen lana; 175 kg-ko harriari bi altxaldi eman zizkion. Bazkariaren aurretik, Zabale eta Larrañaga trikitilarien erromeria egin zen.

Bazkalostean, umeentzako puzgarriak eta jolasak egon ziren, Gorriti eta bere abereekin batera. 18:00etan, Azalgorretako "Apatxe" eta Txibilterko "Kinberly" zaldien arteko dema egin zen. Martitte auzoko zaldiak 79 plaza egin zituen, eta Urrategi auzokoak, azkenik, 73.

Argazki guztiak: Ibon Errazu Uria

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide