GKEentzako udal diru laguntzak abuztuaren 3ra arte

Maxixatzen.eus 2016ko uzt. 5a, 10:42

Udalak 60.000 euro bideratuko ditu Gobernuz Kanpoko Erakundeentzat (GKE), "arnas apur bat eramateko garapen bidean dauden herrialdeetara, bertako bizilagunen baldintza sozial, ekonomiko eta kulturalak hobetzeko proiektuak garatuz eta herrialde horietako errealitatearekiko interesa pizteko ekintzak sustatuz".

Diru-laguntzen iragarkia atzo argitaratu zen, uztailaren 4an, argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta beraz, eskaerak egiteko 30 egun naturaleko epea izango da; abuztuaren 3ra artekoa. Eskaerak Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira 09:00etatik 13:00era bitartean.

Iaz irabazi asmorik gabeko zortzi taldek jaso zuten Udalaren laguntza. "GKEen lanari eta bitartekaritzari esker, laguntza Marokora, Hondurasera, Nikaraguara, Nepalera, Ruandara, Beninera eta Malira iristea lortu zen".

Ikusi iragarkia:

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide