Jada %47,59 azkoitiarrek bozkatu dute

4.073 (%47,59) azkoitiarrek eman dute botoa 18:20 bitartean. Iazko abenduan, berriz, %56,08 herritarrek bozkatu zuten ordu horretara arte. Beraz, oraingoz, %8,49 jaitsi da parte-hartzea.

09:00etan zabaldu dituzte hauteslekuak, E26ko Hauteskunde Orokorrei hasiera emateko. Guztira, 8.559 azkoitiar daude botoa ematera deituta, eta 14:00ak bitartean 2.921 (% 34,12) herritarrek bozkatu dute, horretarako egokitutako bost eraikinetan: Elkargunean, Xabier Munibe Ikastolan, Aizkibel Liburutegian eta Torre Zuri Erakustokian. 20:00ak arte egongo da bozkatzeko aukera.

Sei hilabetez Espainiako Gobernua jardunean egon ondoren, berriro, botoa ematera deituta daude herritarrak. Iazko abenduko hauteskundeetatik, Kongresuak ez du legerik aurrera atera eta etenik gabeko kanpainan murgilduta egon dira alderdiak.

Azken hauteskundeetan EAJk irabazi ziituen Azkoitian Espainiako Gorteetarako kongresuko hauteskundeak, 2.113 (%36,5) botorekin. EH Bildu koalizioa izan zen bigarren indarra 1.471 (%25,4) botorekin eta Podemos-Ahal Dugu hirugarrena, 1.101 (%19,0) botorekin. PSE-EE alderdiak 531 (%9,2) boto jaso zituen, PPk 276 (%4,8), C'sek 102 (%1,8), IUk 93 (%1,6), PACMAk 27 (%0,5), Recortes Cero-Grupo Verdek 16 (%0,3), Lnk 14 (%0,2) eta UPYDk 7 (%0,1). 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide