Udalak eta Herrixen Merkatarien Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute

Maxixatzen.eus 2016ko eka. 23a, 10:28
Sara Rodriguez, Javier Zubizarreta eta Uxoa Aizpuru alkatea akordioa sinatu duten unean.

Udalak eta Herrixen Merkatari Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur goizean. Herriko merkataritza dinamizatzen eta eskaintza errentagarria eta kalitatezkoa areagotzen laguntzeko lortu dute akordioa.

 

Sinatutako hitzarmenak elkarlanean gauzatu beharreko lan ildo estrategikoak jasotzen ditu, merkataritza suspertzeko formatu eta gune berriak sortuz, eta aldi berean lehendik daudenak indartuz.

Akordioa Herrixeneko teknikari Sara Rodriguezek eta elkarteko lehendakari Uxoa Aizpuruk sinatu dute, Javier Zubizarreta alkatearekin batera. Udalak 23.000 euroko diru-laguntza emango dio merkatarien elkarteari. Halaber, erabiltzen duen lokala doan utziko dio Udalak Herrixeni.

Gaur egun, 118 establezimendu dira Herrixen elkarteari atxikituta daudenak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide