Andramaixetako proposamenak jasotzeko parte hartze bilera deitu du Udalak

Maxixatzen.eus 2016ko eka. 17a, 13:04

Andramaixetako egitaraua osatzeko parte-hartze bilera antolatu du Udaleko festa batzordeak. Hitzordua datorren asteazkenean, ekainaren 22an, izango da Elkarguneko Oteiza aretoan, 19:00etan.

 

Udalak herritarren proposamen eta iradokizunak bildu nahi ditu herritarrei hitza emanez, aurtengo festetarako egitaraua antolatzeko. Horretarako, Udaleko festa batzordeak bilera bat deitu du.

Andramaixetako gero eta gutxiago geratzen dela-eta, Udalak herritar guztiak gonbidatu eta animatu nahi ditu nolako festak izatea nahi duten esatera eta proposamenak mahaigainean jartzera, jaietaz guztiek goza dezaten.

Bileran parte hartzerik ez dutenek, aukera izango dute ideiak ondorengo helbide elektronikora bidaltzeko: kultu@azkoitia.net

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide