Oñeder zabortegia aztertuko du Gipuzkoa Zutik plataformak

Maxixatzen.eus 2016ko eka. 16a, 14:54

Gipuzkoa Zutik erraustegiaren aurkako plataformak asanblada eta hitzaldia deitu du biharko, Ustelkeria eta negozio zikina Oñeder zabortegiaren adibidea aztergai lemapean. Azkoitiko plazan elkartuko dira 18:00etan asanbladarako, eta ondoren hitzaldia izango da 19:00etan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide