Aurtengo denboraldian nabarmendutako kirolariei harrera egin die Udalak

Maxixatzen.eus 2016ko eka. 15a, 20:52
Azkoitiar kirolariak eta Udaleko ordezkariak.

Aurtengo denboraldian merituak egin dituzten azkoitiar kirolari gazteei aipamen berezia egin nahi izan die Udaleko ordezkariek. Horretarako, gaur arratsaldean herriko hainbat kirolari bildu dira udaletxeko areto nagusian. Javier Zubizarreta alkateak eskerrak eta zorionak eman dizkie kirolari gazteei orain arte lortutako lorpenengatik, eta, ondoren, argazki bat atera dute kirolari eta Udal ordezkari guztiek batera. 

 

 

Honako hauek izan dira merituak jaso dituzten kirolariak: 

Igeriketan, bular irekian: Maite Ayerdi (100 metrotan 2. Euskadiko Txapelketan).

 

Saskibaloian: Disdira Bitxitegia Taldea (Euskadiko lehen mailatik liga EBA-ra igo da).

 

Gimnastika erritmikoan: 

-Elena Sudupe (Jubenil base kategorian 3. Espainiako Txapelketan, mazoekin, eta taldearekin, 2. Espainiako Txapelketan). 

-Iria Garcia Garate (Senior mailan, uztaiarekin, Euskadiko txapelduna).

 

Futbolean: Anaitasunako jubenil neskak (Liga irabazi dute).

 

Atletismoan, Euskadiko Txapelketan: 

-Jone Zabaleta (Pista estalian 1.5000 metrokoan 2.a eta 800 metrokoan 3.a. Aire librean, berriz, txapelduna 800 metrokoan).

-Jon Perez (Kross txapelketan 2.a, pista estalian 1.500 metrokoan 2.a eta aire librean 1.500 metroko junior mailako irabazlea eta 1.500 metroko absolutoan 3.a

 

Karatean, Euskadiko Txapelketan: 

-Julian Balentziaga (Kata modalitatean, kadete mailan 3.a).

-Josu Conde (Kata modalitatean, junior mailan 2.a).

-Alvaro Conde (Kumite modalitatean, junior mailan 2.a).

 

 

  

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide