Jendetza batu zen erabakitzeko eskubidearen aldeko festan

Maxixatzen.eus 2016ko eka. 13a, 11:53

Gure Esku Dago herri ekimenak deituta, erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria ozen entzun zen zapatuan herriko plazan. Jendetza batu zen, eta festa giroa izan zen nagusi. Umeentzako jolasak, pintxo dastatzea, musika, dantza … denetarik eta denentzako izan zen. Antolatzaileak ‘oso pozik’ agertu dira, herritarren parte hartzea zabala izan zelako, eta erabakitzeko eskubidea gauzatzeko ilusio handia sumatu zelako zapatuko ekitaldian.  Aurrera begira lanean jarraitzeko indarberrituta eta gogotsu dago taldea.

Gaur, hilak 13, bilera du Azkoitiko Gure Esku Dagok, 19:00etan hasita, Elkargunean. Beti bezala, bilera irekia izango da eta herritar oro dago gonbidatuta: zapatuko ekitaldiaren balorazioa egingo dute, eta aurrera begirako urratsak zehaztu. 

Horra, Gure Esku Dago eguna, iruditan eta bideoan

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide