Udako patinaje ikastaroa antolatu dute

Maxixatzen.eus 2016ko eka. 7a, 11:54
Argazkian, Pili Villanueva Alberdi.

Gurpil gaineko patinaje ikastaroa antolatu du Pili Villanueva Alberdik ekainaren 27tik uztailaren 7ra, umeentzako eta helduentzako. Oteiza pilotalekuan izango dira ikastaro guztiak, bi astez, astelehenetik ostegunera. Haurren ikastaroa goizez izango da, 12:00etatik 13:00etara; helduena, berriz, arratsaldez, 20:30etik 21:30era. 

 

 

Ikastaroetan parte hartzeko beharrezkoa da honako hauek edukitzea: patinak eta babesak, eskumuturrekoak, ukalondokoak, belaunetakoak eta kaskoa (bizikletakoa izan daiteke).

Izena emateko 600658203 telefono zenbakira deitu eta WhatsApp-etik mezu bat bidali beharko dute interesatuek, eta ikastaroaren prezioa 50 euro da.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide