2016 Bidea ekimena Azkoititik pasatuko da

Maxixatzen.eus 2016ko eka. 7a, 10:24

Aste honetan 2016 Bidea ekimena (kultura+mendia) izango da, eta Azkoititik igaroko da datorren igandean, ekainak 12, Elgoibar-Azpeitia 12. etaparen barruan. 22,3 kilometro ditu etapa horrek, eta 7 euro ordaindu beharko da. Izena emateko azken eguna, ekainak 10.

 

 

 

Ekintza kulturalak, hiritar orori irekita

10:30 – 12:30 | Trikuharrien ibilbidea - azalpena
15:00 – 15:30 | Anton Mendizabalen azalpena – Urrategi auzoan • Euskal Herriko Pilota Zentroa
15:30 – 16:00 | «Frontoia, begiz eta ahotsez» – Urrategi auzoan • EHUko Teatro eta Espresiogunea
17:00 – 18:00 | Loiolako santutegiaren bisita gidatua – Loiolako santutegia

 

Autobus zerbitzua

Irteera:
1. eta 2. autobusak > Donostia - Elgoibar
08:00 > Donostiako autobus-geltoki berria

3. autobusa > Herriz herri
1. geltokia: 08:30 > Azpeitia: Jose Artetxe kaleko geltokia
2. geltokia: 08:40 > Azkoitia: San Martin geltokia
3. geltokia: 08:55 > Elgoibar: Azkue Bailara.

Itzulera:
1. eta 2. autobusak: Loiola - Donostia: 
18:00 > Loiolako santutegia

3. autobusa > Herriz herri
1. geltokia: 18:00 > Loiolako santutegia
2. geltokia: 18:05 > Azpeitia: Jose Artetxe kaleko geltokia
3. geltokia: 18:15 > Azkoitia: San Martin geltokia
4. geltokia: 18:30 > Elgoibar: Txankakua geltokia

3. autobusaren antolatzailea: Azkoitiko kultura saila

 

 Oharrak:

· Mendira eraman beharrekoak: betaurrekoak, txanoa, eskularruak, motxila, mendiko arropa eta oinetakoak eta aldatzeko arropa.
· Kasu egin gidak esaten duen guztiari.
· Gaizki edo nekatuta sentitzen bazara, abisatu gidari.
· 16 urtetik beherakoek arduradun batekin joan beharko dute.
· Parte hartzaile bakoitzak bere bazkaria eraman behar du. 
· Makila eramatea gomendatzen da lokatz asko dagoen guneetan ibiltzeko.

 

Fedeaz eta frontoiez

2016 bidea iritsi da, 32 mendi irteera gidatu eta 100 ekintza kultural baino gehiagorekin.  Ibilbide bakoitzaren hasieran, erdibidean eta amaieran jarduera kulturalak eskainiz, 2016 Bideak mendiaz eta naturaz gozatzeko modu berri bat arakatzen du. Ibilbideak Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Iparraldea zeharkatuko ditu Donostia 2016ren lekukoa Euskal Herri guztian zehar zabalduz, ia 600 kilometro luzetan.

 

Etapan izena emateko egin klik hemen. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide