Ostiral honetan zabalduko dute igerileku irekia

Maxixatzen.eus 2016ko eka. 7a, 10:36

Ostiral honetan irekiko dira Ugarte-Igarango kanpoko igerilekuak eta irailak 11 arte mantenduko dira zabalik. Aurreko urteetako ordutegi bera izango dute igerilekuek aurten ere. Hau da, goizeko 10:30etik iluntzeko 20:00etara, astelehenetik igandera.

 

Gunea prest egon dadin mantenimendu lan batzuk egin dira eta besteak beste, hondatutako itzalkinak berritu dira. Halaber, eta Eskolako Agenda 21 ekimenaren barruan, ikastetxeetako ikasleek alkateari egindako eskaerari erantzunez, bi txirrista berri ipiniko dira egun hauetan umeen gozamenerako.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide