Maxixatzenen praktikak egin nahi?

Maxixatzen.eus 2017ko eka. 8a, 12:20

Kazetaritza, Komunikazioa edo Ikus-Entzunezko Komunikazioa ikasten ari diren ikasleek edo ikasketak amaituak dituztenek izango dute Maxixatzenen praktikak egiteko aukera.

 

Praktika epea uztailaren 3tik abuztuaren 16ra arte izango da (egunak egokitzeko aukera), eta egunean lau orduko jarduna eskaintzen da.

Curriculuma ekainaren 16rako bidali beharko dute interesdunek, erredakzioa@maxixatzen.eus helbidera. Azkoitiarrek lehentasuna izango dute.

Praktikaldian, Maxixatzen.eus webgunea eta Maxixatzen aldizkaria elikatzea izango dira eginkizun nagusiak. Ordutegia norberaren arabera egokitu daiteke, eta praktikaldiak ordainsaria izango du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide