Azkoitia-Azpeitia mendi erronka jokatuko dute zapatuan

Maxixatzen.eus 2016ko mai. 5a, 11:06

XII. Izarraizko Mendi lasterketaren baitan, Azpeitiko eta Azkoitiko korrikalariek mendi erronka egingo dute zapatu honetan, maiatzak 7. Bi herrietako bost korrikalarik parte hartuko dute, lau gizonezkok eta emakumezko batek. Honako bideo hau prestatu dute:

 

Bukaeran, guztien denborak batuko dituzte, eta talde azkarrenak irabaziko du erronka.Erronka horren helburua da Hitzartuk egingo duen herri galdeketa babestea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide