Goenatxo omenduko dute gaur Garagardo Azokan, "ondo merezita" daukalako

Maxixatzen.eus 2016ko mai. 5a, 10:20

Gaur 20:00etan irekiko dute herriko plazako Garagardo Azoka, eta maiatzaren 14ra bitartean hainbat jarduera izango dira. Aurtengo VIII. Garagardo Azokan bertako kirolariak omenduko dituzte, eta gaurko inaugurazio ekitaldian Juan Joxe Unanue Goenatxo II.a omenduko dute. 

 

Anaitasunak eta Iraurgi Saski Baloia taldeek iazko arrakasta ikusita, aurten ere Garagardo Azoka elkarrekin antolatu dute.

 

Egitaraua

  • Maiatzaren 5ean, Goenatxo omenduko dute, "ondo merezita" daukalako.
  • Maiatzaren 6an, Bertsolariek eta trikitilariek girotuko dute azoka
  • Maiatzaren 7an, Mus txapelketa eta DJ Elortxaren emanaldia.
  • Maiatzaren 10ean, Hitzaldia: Jexux Mari Mujikak "Kirola, gizalegerako bide" izenburupean, irabaztearen garrantzia erlatibizatuko du.
  • Maiatzaren 12an, Kirol tertulian: Gaizka Garitano, Aitor Zulaika, Igor Quindus eta Iker Bueno izango dira gonbidatuak.
  • Maiatzak 14an, DJ Xabifest-ek emango dio amaiera azokari. Egun horretarako, Udalak "Bubble Soccer" izenarekin ezagutzen den haur jolasak antolatu ditu.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide