Ibilgailu klasikoak ikusgai datorren igandean

Maxixatzen.eus 2016ko mai. 4a, 17:43
Ibilgailu klasikoen aurkezpen egunean, antolatzaileak eta parte-hartzaileak.

Datorren igandean izango da V. Ibilgailu Klasikoen topaketa, Antonio Sudupek eta Errebueltie Eskudeixek antolatuta.

 

09:00etatik 10:30era ibilgailuak iristen hasiko dira Plaza Berrira eta eliz atarira. Ondoren, 11:00etatik 11:30era, ibilgailuekin ibilaldi motz bat egingo dute. Sudupek azaldu du euririk egiten ez badu parte hartzea handia izango dela; aldiz, euriarekin, ibilgailu gutxiago etorriko direla: "Iaz oso eguraldi ona egin zuen, eta 130 bat auto eta moto etorri ziren; hori asko da. 

Bazkaria Orbela jatetxean izango da, 14:30ean. Izena emateko ordainketa egin beharko da ES47 2095 5071 11 9113792911, maiatzaren 6a aurretik.

Arratsaldean, 17:00etan, parte-hartzaile guztien artean zozketa egingo dute: bazkaria edo afaria, ezustekoak eta 200 euroko diru-saria.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide