Dantzari Txiki Eguna, datorren igandean

Maxixatzen.eus 2016ko mai. 2a, 12:00

Azkoitiko 42. Dantzari Txiki Eguna ospatuko dute datorren igandean, maiatzak 8. Floreaga ikastetxeko Kandiola, Xabier Munibe ikastolako Kandiola, eta Bizkargi dantza taldeetako ikasleak ariko dira dantzan goiz osoan zehar, herriko kaleetan. 

 

10:45ean elkartuko dira dantzariak eta musikariak Julio Urkixo etorbidean, eta ondoren kalejiran joango dira herriaren erdigunera. 12:45an Balda Plazan elkartuko dira parte hartzaile guztiak eta hainbat dantza eskainiko dituzte. Hemen egitaraua osorik:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide