Peñafloridako Kondeari eraso egin diote asteburuan

Maxixatzen.eus 2016ko mai. 2a, 11:22
Argazkian, Xabier Munibe kaleko Peñafloridako Kondearen estatua pintura gorriarekin.

Xabier Munibe kaleko Peñafloridako Kondearen estatua gorriz margotuta eta buruaren bueltan soka bat zuela agertu zen igande goizean.

 

Udalak erasoa salatu du "estatuak eraso bandalikoa" jasan zuelako. Javier Zubizarreta alkateak esan du horrelako ekintzak "ez direla ezer adierazteko moduak” eta espero du "ekintza isolatua" izatea. Halaber, elkarbizitzarekiko eta herriarekiko errespetua eskatu du.

Frantzisko Xabier Maria Munibe Idiakez, tituluz Peñafloridako Kondearen erasoa zapatu gauen izan zen, eta udaletxeko brigadako langileek atzo bertan burutu zituzten garbiketa lanak, nahiz eta oraindik pintura gorria ikusten den.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide