Omenaldi hunkigarria jaso du Luis Arregik

Maxixatzen.eus 2016ko mai. 2a, 09:41

ETB1eko "Asko Maite Zaitut" saioak Azkoitiko Luis Arregi "Izpizu" omendu du. Arregiren lankide Juango Ruiz de Azua izan da omenaldi horren bultzatzaile nagusia, eta horrez gain, protagonistaren seme-alabak, emaztea eta gertuko jendea agertu dira Zuhaitz Gurrutxagak gidatzen duen saioan. 

Arregik urteak daramatza musutruk lan egiten, behar gehien dutenei laguntzeko, besteak beste, Gipuzkoako Odol Emaile elkarteko boluntarioa, Caritaseko partaidea eta Azkoitiko elikagai bankuko laguntzailea da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide