Luis Arregi omenduko dute "Asko Maite Zaitut" saioan

Maxixatzen.eus 2016ko api. 27a, 19:54
Luis Arregi omenduko dute datorren igandean.

ETB1eko "Asko Maite Zaitut" saioak Azkoitiko Luis Arregi "Izpizu" omenduko du datorren igandean, maiatzak 1. Arregiren lankide Juanjo Ruiz de Azua izan da omenaldi horren bultzatzaile nagusia, eta horrez gain, protagonistaren seme-alabak ere agertuko dira Zuhaitz Gurrutxagak gidatzen duen saioan. 

 

Guztiek omenaldiaren bukaeran esango diote protagonistari asko maite dutela. Arregik urteak daramatza musutruk lan egiten, behar gehien dutenei laguntzeko, besteak beste, Gipuzkoako Odol Emaile elkarteko boluntarioa, Caritaseko partaidea eta Azkoitiko elikagai bankuko laguntzailea da.

Saioa igandean emango dute ETB1en, 22:00etatik aurrera. Hemen saioaren aurrerapena bideoan:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide