Haur Danborradako jantziak udaletxera itzultzeko deia

Maxixatzen.eus 2016ko api. 27a, 16:58

Umore Ona elkarteak antolatzen duen Haur Danborradan erabilitako jantziak udaletxean entregatzeko deia egin du Udaleko kultura sailak. Oraindik udaletxean ez dira jaso azken edizioan erabilitako jantzi guztiak, eta mesedez, lehenbailehen entregatzeko eskatzen dute. Jantziak harreran edo kultura sailean laga daitezke.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide