Elkargunean lapurreta asko izaten direla salatu dute

Maxixatzen.eus 2016ko api. 27a, 12:07
Argazkia: Ekopuntotx

Elkarguneko bazkide batek Maxixatzeni azaldu dio kiroldegiko aldageletan lapurreta asko izaten direla eta badela garaia arazo horri irtenbide bat emateko. Kexa horri buruz galdetu dio Maxixatzenek bertako arduradunari:

 

Xabier Letamendia Masquatroko arduraduna da Elkargunean, eta azaldu du Elkargunea ireki zenetik, alegia, betidanik, izan direla lapurretak aldageletan. Eraikina ireki zenean 1.700 bazkide zirela adierazi du, eta gaur egun, berriz, 3.300 inguru. Horregatik, arduradunak uste du "normala" dela azkenaldian bazkide gehiago kexatzea lapurretekin, eraikinean ibiltzen den jende kopuruak gora egin duelako, nabarmen. 

Letamendiak uste du lapurretak saihesteko modurik eraginkorrena bazkideek takillak erabiltzea dela: "Takillak erabiltzeko eskatzen diot gure bazkideei, askok ez dutelako horretarako joerarik, eta lapurretarik ez izateko jarri zirelako, bereziki". Gainerakoan, takilletatik kanpo gertatzen diren lapurretak kameretan ikusi daitezkeela esan du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide