[Albistea osatuta] II. Erniarraitz Bertso Kopa Matadeixen

Maxixatzen.eus 2016ko api. 26a, 16:40

II. Erniarraitz Bertso Kopa saioa antolatu du Erniarraitzek maiatzaren 6rako. Guztira 10 bertsolarik parte hartuko dute Matadeiko oholtzan, eta gai-jartzaile lanetan ariko dira Jokin Landa, Silvia Etxaniz eta Eneritz Artetxe. Saioa 22:00etan hasiko da. 

 

Honako bertsolari hauek kantatuko dute: Maddalen Arzallus, Asier Azpiroz, Eli Pagola, Asier Garate "Txibilter", Oihana Iguaran, Unai Izagirre, Mikel Artola, Iban Urdangarin, Ane Labaka eta Aitor Urbieta. 

Saioa hiru fasetan banatuko dute: lehen fasetik sei bertsolari pasatuko dira bigarren fasera, eta hortik bukaerara, bi. 

Honako hauek izango dira bertsolariek egin beharreko lanak fase bakoitzean:

1. fasean: 8ko handian ofizio bat eta bi puntui erantzun.
2. fasean: 8ko txikian ofizio bat, koplatan eta bi hitz bertso batean lotzea.
3. fasean: 10eko txikian ofizio bat, puntutako saio bat eta hitz bati bertsoa.

Sarrera 5 eurokoa izango da, eta Matadeixen erosi beharko da saioa hasi aurretik. 

Saioak lehiaketa kutsua izan arren, aurten Matadeixen egitea erabaki du Erniarraitzek, festa giroko saioa izatea nahi dutelako. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide