Anarik bere filma gustukoena aurkeztuko du Tabakaleran

Maxixatzen.eus 2016ko api. 22a, 19:10

Anari abeslari azkoitiarrak zinemaren historiako "Bajo el peso de la ley" bere klasikorik gustukoena aurkeztuko du datorren ostegunean, apirilak 28, Tabakalerako zinema aretoan (Donostia), 19:00etan.

 

"...-ren gustukoena” saioak zinefiliak ematen dituen aukerak baliatu nahi ditu, Euskal Herriko pertsona ospetsu batek zinemaren historiako bere klasikorik gustukoena aurkez dezan.

Sarrera 3,50 euro izango da eta sarrerak Tabakalerako informazio puntuan egongo dira salgai.
 

BAJO EL PESO DE LA LEY (DOWN BY LAW) (JIM JARMUSCH, 1986). AEB. 107'. JBAES. DCP.

Sinopsia: "Euren artean ezezagunak diren hiru gizonezko, New Orleansen atxilotuak izan ondoren, ziega berean giltzaperatu dituzte. Horietako biri, disc jockey bat eta proxeneta bat, ziria sartu diete eta burutu ez duten krimen bat egotzita espetxeratu dituzte. Hirugarren gizonezkoa, berriz, ingelesa oso gutxi ulertzen duen turista italiarra da, eta nahi gabeko hilketa bat burutzea leporatuta atxilotu dute."

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide