[Eguneratuta] Floreaga auzoko festak ospatuko dituzte asteburuan

Maxixatzen.eus 2016ko api. 25a, 18:21
Argazkian: 2015eko Floreagako festak

Asteburu honetan txupinazioa botako dute auzoan, festei hasiera ofiziala emateko. Astebururako hainbat ekintza antolatu dituzte: mus txapelketa, umeentzak jolasak, puzgarriak eta eskoba txapelketa, besteak beste. Ikusi egitaraua, egunez egun.

 

Apirilak 29, ostirala

19:00etan: Txupinazoa.

22:00etan: Mus txapelketa Floreagako tabernan.

22:30ean: Gazte gaua “txosnan”: DJ Kanutorekin.

 

Apirilak 30, zapatua

11:30ean: Bolo txapelketako 15 urtetik beherakoentzat,

12:30ean: Bolo txapelketa helduentzat.

13:00ean: Trikipoteoa, Trikilintxoen eskutik.

15:00etan: Puzgarriak.

17:00etan: Eskoba txapelketa Floreagako tabernan.

18:00etan: Buruhandiak.

21:00etan: Afaria eta erromeria Laja eta Alabierrekin, Floreagako tabernan.

23:00etan: Gazte gaua txosnan, DJ Blancorekin.

 

Maiatzak 1, igandea

09:30ean: Floreagako kapilan meza.

11:00etan: Gurutzetxoko XXXIV. Krossa.

14:00etan: Bazkaria eta erromeria Laja eta Alabierrekin Floreagako tabernan.

17:00etan: Zezenak eta pottokak Gorritiren eskutik.

18:00etan: Buruhaundiak.

20:00etan: Festen amaiera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide