Azkoititik Donostiara doazen autobusak geltoki berrira sartuko dira

Maxixatzen.eus 2016ko api. 22a, 14:30

Marisol Garmendia Mugikortasun diputatuak Azkoititik Donostiara doazen autobusetan aldaketak egongo direla jakinarazi du gaur goizean Euskadi Irratiko "Faktoria"n. La Guipuzcoana autobus enpresak ez dio Maxixatzeni albiste horren inguruko baieztapenik eman oraingoz.

 

Duela hiru hilabete inauguratu zuten Donostiako autobus geltoki berria, eta ordutik ez du geldialdirik egiten Lurraldebusek Amarako geltokian. 

Garmendiak jakinarazi duenez, Urola kostako autobusen geralekua estazio berrira aldatuko dutela “ofiziala” da. Donostiako Udalak proposatutako planari jarraituz, Azkoititik Donostiarako autobusek geltoki barruan egingo dute geldialdia. 

Mugikortasun diputatuak esan duenez, aldaketa horrek ez du azpiegitura lan sakonik beharko eta ez du autobusen maiztasunean eragingo.

Garmendiak azaldu du aldaketa hori pare bat aste barru gauzatuko dutela ziurrenik.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide