Iñigo Uria eta Iñaki Uria: "Kontinente guztietako giltzatakoak ditugu"

Maxixatzen.eus 2016ko api. 22a, 13:07
Argazkian, Iñigo Uria eta Iñaki Uria aita-semeak.

Iñigo Uria (Azkoitia, 1999) eta Iñaki Uria (Azkoitia, 1958) aita-semeak dira, eta etxeko garajean hainbat giltzatako dituzte. 

 

 

Zeren bilduma daukazue?
840 giltzatako inguru dauzkagu etxeko garajeko horman txukun zintzilikatuta.

 

Nolatan hasi zineten horiek gordetzen?
Iñigo semea txikia zela hasi zen giltzatakoak kaxa batean sartzen. Orduan, garrantzi handirik eman gabe jasotzen zituen, baina, gerora, bilduma hura hazten ari zela ikusi nuen, eta neuk animatu nuen gehiago batzera. Mordo bat genuenean, berriz, haiekin zerbait egin behar genuela eta, denak etxeko garajeko horman zintzilikatzea erabaki genuen.

 

Nongoak dituzue?
Kontinente guztietako giltzatakoak ditugu; geu ez gara izan herrialde horietako gehienetan, baina jende askok ekartzen dizkigu. Beste batzuk, berriz, propagandakoak dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide