Diputatuen Kontseiluak onartu du Azkoititik Azkarate gainera doan errepidearen zorua hobetzea

Maxixatzen.eus 2016ko api. 19a, 18:09

GI-2634 errepidearen 29,490 eta 33,265 KPen arteko bidezoruaren egitura birgaituko da, eta bide horrek jasotzen duen trafikoaren eraginetara egokituko da. Egitura birgaitzeko lanen bidez, oraingo zoruak duen egituraren gaitasuna handitu nahi dute, bertan ibiltzen den trafikoaren eraginetara egokituz.

 

Proiektuan sartzen dira, halaber, zorua sendotu aurreko lan hauek: egungo zorua konpontzea 500 metro karratu inguruko azaleran eta, ondoren, 5 cm-ko betun nahasketa berozko geruza bat zabaltzea.

Bide Azpiegituretako Departamentuak, ia 854.000 euroko aurrekontuarekin eta bi hilabete eta erdiko epean, egungo zoladura konponduko du, hormigoizko karelaren zortzi zati berrituko ditu eta dilatazio junturak konponduko ditu 31,185 eta 33,200 kilometro puntuen artean. Gainera, seinale horizontalak berriro margotuko dira proiektuko lanak egingo diren zati guztian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide