"Heroiak" antzezlana zapatuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2016ko api. 18a, 12:55

Gaur goizean aurkeztu dute udaletxean "Heroiak" antzezlana Kandido Uranga aktoreak, Txalo produkzioko Xabier Agirre arduradunak eta Sonia Vazquez zinegotziak. Antzezlana datorrren zapatuan, apirilak 23, izango da Ramon Agirre, Kandido Uranga eta Jose Ramon Soroiz aktoreen eskutik Baztartxo antzokian, 22:00etan. Sarrera 10 eurokoa izango da leihatilan egunean bertan, eta aurrez, berriz, 8 eurokoa Kultura Sailean. Maxixatzenek bere lau bazkiderentzat sarrerak zozkatuko ditu. Parte hartu zozketan. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide