Kosmetika naturalaren ikastaroa antolatu du Oreka Bioelkarteak

Maxixatzen.eus 2016ko api. 12a, 12:44
Argazkia: barazki-jalea.blogspot.com

Eva Mena eta Alaitz Mañez irakasleek kosmetika naturala etxean nola egin erakutsiko dute. Honako produktu hauek landuko dituzte: aurpegiko kremak, xaboiak, hortzetako pasta, aurpegiko tonikoa eta gorputzeko kremak, besteak beste. Ikastaroak maiatzak 11 eta 18 eta ekainak 1 egunetan izango dira, 18:00etatik 21:00etara, Kultur Etxean. Izena emateko epea apirilaren 30ean bukatuko da, eta parte hartu nahi dutenek Oreka Bioelkartearen zenbaki honetara deitu beharko dute: 943026231. 

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide