Euskal Herriaren eta Valentziaren arteko pilota partidak zapatuan, Oteiza pilotalekuan

Maxixatzen.eus 2016ko mar. 31a, 13:17
Argazkian, Javier Zubizarreta Azkoitiko alkatea, Patxi Jauregi Euskadiko Euskal Pilotako Federazioko presidentea, Amezketako eta Oiartzungo Udaleko ordezkariak eta pilotariak, besteak beste.

Euskal Herriko eta Valentziako selekzioen arteko norgehiagokak jokatuko dituzte apirilaren 2an, zapatuan, Oteiza pilotatekuan 12:00etatik aurrera. Hainbat modalitateren erakustaldia emango dite pilotariek, izan ere, Jeu de Balleko modalitateetan jokatuko dute: Llargues, One Wall eta Nazioarteko modalitatean, besteak beste. 

 

Oteiza pilotalekuan izango dira pilota partidak, honako ordu hauetan: 12:00etan, Llagues modalitatean mutilek jokatuko dute eta One Wall modalitatean, berriz, neskek. Arratsaldean, 19:30ean, modalitate  internazionalean jokatuko dute mutilek, eta, ondoren, Paxaka modalitatean erakustaldia emango dute hainbat neska-mutilek batera. 

Euskadiko Federazioa Nazioarteko Eskuzko Pilota Konfederazioan (CIJB) sartu da ofizialki. Eta horri esker, Euskal Selekzioak kide ofizial gisa jokatuko du. Belgika, Holanda, Argentina, Kolonbia, Portugal edo Indiarekin batera arituko da, “Aniztasunean batu“ lelopean.  

Horrez gain, datorren urtean Munduko Txapelketan parte hartuko du Kolonbian, eta 2018an Europakoan, Holandan.

Azkoitiko bi pilotari: Zihara Oñederra eta Jone Zabala.

Prentsaurrekoan Javier Zubizarreta Azkoitiko alkateak hartu du hitza, eta honako hau azaldu du: "Azkoitia pilotaren hiriburua, pilotaren bihotza, izatea nahi dugu; pelota bere osotasunean eta indar guztiekin sustatu nahi dugu. Eta saikera horren baitan ulertu behar da pilotaren federakuntzarekin batera ekin diogun bidea. Hasi gara eta horretan jarraituko dugu". 

Pilotarioen zerrenda, Euskal Selekzioa- Valentzia

Euskal Selekzioa:

Llargues eta Modalitate Internazionala – Andoni eta Ibai Urbieta, Iñaki Esnal, Andoni Zabala, Julen Jauregi eta Jon Ander Esnaola. 

One wall – Patri Espinar eta Jaion Zulaika. 

Pasaka – eskuz mistoa – Xabi Ondaro-Patri Espinar aurka Ekaitz Lasa-Jaione Zulaika

Hautatzaileak: Joxe Mari Mitxelena eta Ion Eskudero


Valentzia:

Llargues eta Modalitate Internazionala – Álvaro, Francés, Satxa, Conillet, Pablo,
Guillermo eta Sergi.

One wall – Ana eta Sara.

Euskal Herria - Valentzia pilota partidak jokatuko dira larunbatean Azkoitian. from Erlo Telebista on Vimeo.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide