Amy Winehouse-ren bizitzari buruzko dokumentala ikusi dut duela gutxi. Gara egunkarian, "Amy Winehouse eta Janis Joplin, talentuak elkartutako moldatu gabeak" artikuluak Amy Janis Joplinekin alderatzen du euren bizitzan pareko anitz gertakizun topa daitezkeelako. 

 

Ados nago biak biktimak zirela, baina, ene ustez, inola ere ez moldatu gabeak. Izan ere, gehiegi baztertzen du gure gizarteak komuna ez den oro; eta talentua da, beharbada, gutxien barkatzen duen bertutea.
 
Egia da Amy Janis bezala izar azkar horietako bat bihurtu dela, tamalez; baina bere kantak entzutea izarrak begiratzea bezala da, ez naiz haiek entzuteaz inoiz nekatzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide