"Anomalisa", "Zootropolis" eta "Cien años de perdon" filmak ikusgai asteburuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2016ko mar. 16a, 09:07

Ostiralean, hilak 18, Zine Forumaren barruan Anomalisa filma eskainiko dute 22:00etan, Baztartxon. Leku berean, zapatutik astelehenera bitartean Cien años de perdón filma eskainiko dute. 2016an Espainian egindako filma da, eta Daniel Calparsoro da zuzendaria. Zapatuan 22:00etan emango dute; igandean, 19:30ean, eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan. Igandean, berriz, gaztetxoentzat Zootropolis filma ere eskainiko dute 17:15ean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide