Udalak merkatariekin bilera egingo du, haien zerbitzua nola hobetu adosteko

Maxixatzen.eus 2016ko mar. 15a, 12:16

Udalak herriko merkatariei eskaintzen zaizkien zerbitzuak hobetze aldera, parte hartze prozesua abiatu zuen azaroan. 249 galdetegi banatu ziren, eta orain, erantzunak jasota, beste urrats bat emango dute: Udalak merkatariekin baloratuko eta kontrastatuko ditu emaitzak eta aztertuko du eskaerak egingarriak diren ala ez, nori dagokion gauzatzea edo zer nolako aurrekontua behar duten. Horretarako, Udalak merkatariekin bilera irekia egingo du ostegun honetan, martxoak17, Elkargunean, 14:00etatik 16:00etara.

 

Helburua da emaitzak aurkeztea eta lan-taldeetan sakontzea galdetegietan jasotako eskaerak, iradokizunak, hobetu beharrekoak, eta abar.

Horregatik, Udalak bileran parte hartzeko deialdia luzatzen die merkatariei, aurrerapausoak ematen jarraitzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide