Azkoitiko EAJren oharra, EH Bilduri erantzuteko

Maxixatzen.eus 2016ko mar. 8a, 18:04

Azkoitiko EAJ alderdiak atzo arratsaldean Azkoitiko EH Bilduk emandako prentsaurrekoari erantzun dio, Oinartxoko lixibatuen inguruan. 

 

EAJren oharra bere horretan:

1. Oinartxo edo hobeto esan Egino Berriko eremuaren kudeaketa bere osotasunean aztertzen badugu, hiru izan dira azken urte hauetan egin diren herritarrentzako lan nagusi onurakorrak:

Oñederko zabortegia eta altzairu hautsen inertizazio planta istea; Oñederko zabortegia errekuperatzea eta Bernardo Ecenarro enpresa bertan kokatzea.

2. Hau posible izan da bere unean Azkoitia Lantzenek lixibiatuen kudeaketa bere gain hartu zuelako 500.000 euroko kopururarte. Bestelakoan ez zen Bernardo Ecenarro enpresa Azkoitian egongo. Horrela ulertu zuelarik Azpeitiako Lehen Instantziako epaileak, EAJ?PNVren udal gobernuan zegoen garaian onartu eta EHBILDU Alkatetzan zegoenean, udal talde guztien ahobatekotasunez tarteratu zen demanda bati erantzunez. Nahiz eta Auzitegi Probintzialak zein orain Auzitegi Gorenak arrazoia kendu, 500.000 eurotik gorako gainkostuak ere Azkoitia Lantzenek hartu behar dituela esanaz, Hierros Egino enpresaren, Oñederko zabortegairen jabearen mesedetan.

3. Hala ere, azken epai honek ere aurrekoak bezala argi uzten du, lixibiatu hauek sortzen dituen Oñederko zabortegiaren kudeaketaren eta ondorioz bere itxieraren erantzule bakarra, bere jabe den Hierros Egino enpresa dela. Ondorioz, zabortegi hau gaizki itxita dagoelako sortzen direnez lixibiatuak, ardura honetatik ezin du ihes egin Hierros Egino enpresak. Horrela ulertzen du Eusko Jaurlaritzak ere. Egun lixibiatuen kudeaketa ematen duenak alegia. Edozein kasutan, zentzurik gabekoa delarik, Azkoitia Lantzenek bere gain hartzea, zabortegia ondo ez isteagaitik sortutako lixibiatuen kudeaketa. Hau izango delarik aurrera begira Hierros Egino enpresa eta Eusko Jaurlaritzarekin argitu beharreko gaia. Bidea beraz ez da bukatu Hierros Eginiko eginiko erreklamazioarekin, zeinak edozein kasutan aurrena Eusko Jaurlaritzari egin beharko dion ordainketa, bere ardurei aurre eginez.

4. Azkenik, eskenategirik txarrenean ere, auzi honen behin?betiko konponketaren mesedetan Azkoitiko Udalak bereganatu beharko balu ere lixibiatuen kudeaketa integragala ziur gaude Egino Berri eremuaren kudeaketa ekonomikoa ere onurakorra izango dela bere osotasunean.

Gure uste apalean inbertsio publikoa ez baita aztertu behar epe motzeko errentagarritasun ispilutik bakarrik (horrela balitz hainbat ekipamendu publiko, babes ofizialeko etxe edo zer esanik ez ingurumen, kultur eta gizarte politikak lantzea ez zen posible izango) epe ertain edo luzeko ispilutik baizik. Horrela, eremu honek erakunde publikoei sortutako gastuen aurrean kontutan hartu behar dira besteak beste, Bernardo Ecenarrok oraindik gauzatu ez duen zabortegiaren erosketa, Oiñartxoko industri eremuaren mesedetan eginiko horniketa energetiko lanak, Urrategi bidearen hobekuntzak edo Bernardo Ecenarroren kokapenak Azkoitiko herriari ekarri dizkion onura ekonomiko zuzen (eraikuntza zerga, iharduera ekonomikoena edo ondasun higiezinena besteak beste) eta zeharkakoak (aberastasun eta enplegauren sorrera horrek Udal eta Aldundiaren bestelako sarreretan duen onurarekin), zentzuek estaliko duten Azkoitiko Udalari lixibiatuen kudeaketak sortu dezaiokeen gainkostua.

5. Errealitatea bat baita: Bernardo Ecenarro enpresa jada Azkoitian martxan dagoela, Udaleko talde politiko guztien, EHBILDU barne, onespenarekin. Lorpen haundia krisi garai batean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide