EH Bildu: "Azkoitiarroi dirutza kostatuko zaigun kontratua sinatu zuten 2009an"

Maxixatzen.eus 2016ko mar. 7a, 19:22

Azkoitiko EH Bilduk prentsaurrekoa eman du gaur arratsaldean, azkoitiarrentzat ondorio "oso kaltegarriak" eragingo dituen sententzia baten berri emateko.

Hona hemen Azkoitiko EH Bilduren esanetan sententzia horrek dakartzan ondorioak:

Alde batetik, bi milioi t'erdi euro pasa: 2012ko abuztutik hona Eusko Jaurlaritzak Hierros Eginoren ordez lan hori egiten gastatu duena. Hierros Eginok, dagoenekoz, erreklamazioa egin dio Azkoitia Lantzeni.

Bestetik, hemendik aurrera, 30 urte inguruan, lixibiatuak tratatzeko beharko dena. (5 eta 15 milioiko aurreikuspen txostenak daude).

Zergatik 2009an sinatu zuen orduko alkate Asier Aranbarrik herriari hain kaltegarri gertatu zaion kontratua modu horretan? Guk ez dugu ulertzen. Aipatu ditugun deskontaminazio gastuaz gain, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak egindako 2010. urteko fiskalizazio txostenean ageri da salerosketa operazio horrekin 2 milioi euro inguru galdu zirela. Beraz, 2  milioi euro + 2,5 milioi euro + klausura ondorengo 5 eta 15 milioi. Ez al da diru gehiegi?

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide