Haurrei eta gurasoei zuzendutako psikomotrizitate saioa antolatu du Floreaga ikastetxeak

Maxixatzen.eus 2016ko mar. 7a, 12:27

Floreaga Salestar Ikastetxeko Elkar Hazi taldeak 1-2 urte bitarteko haurrei eta haien gurasoei zuzendutako psikomotrizitate saioa antolatu du. Saioa apirilaren 9an izango da 10:00etatik 11:00etara, ikastetxean bertan. Interesa duten guztiei irekita egongo da, eta ikastaroaren prezioa 3 eurokoa izango da.

 

Izen-emate epea martxoaren 18ra arte zabalik egongo da ikastetxeko idazkaritzan, eta haur bakoitzeko guraso batek izango du saiora sartzeko aukera. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide