Udalak "zuhurtziaz" eta "adi" ibiltzeko eskatzen du, iruzurgile talde bat dabilelako herrian

Maxixatzen.eus 2016ko mar. 4a, 17:11
Argazkiko Mertxe zapata dendan gertatu zen azken lapurreta atzo goizaldean. Ertzaintza lapurreta ikertzen ari da.

Azkoitiko Udalak azkoitiarrei jakinarazi nahi die Ertzaintzaren komisaldegian hainbat salaketa izan direla herriko eta inguruko landa ­eremuetan azken aldian, lapurretak eta iruzur kasuak tarteko.

 

Ertzaintzak jakinarazi duenez talde antolatu bat dabil landa guneetan eta beste herriko hainbat eremutan bertako bizilagunei iruzur egin nahian; esaterako, prezio xumean euren lurren konponketa zein asfaltatze lanak eskaintzen dizkiete, eta lanak egin ondoren baserritarren zein inguru horietako etxeetako jabeei "xantaia egiten eta estortsionatzen" saiatzen dira.

Horrengatik guztiagatik, Udalak "zuhurtziaz" eta "adi" ibiltzeko eskatzen die herritarrei: "Ez ireki atea ezezagunei eta ez onartu obrarik edo lanik aurrez Udalarekin harremanetan jarri gabe. Lehendabizi deitu udaletxera enpresa edo langile fidagarriak ote diren bermatzeko".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide