Maxixatzen, Gure Artean eta Kontzejupetik aldizkarien bildumak eskuragarri, liburutegian

Maxixatzen.eus 2016ko mar. 2a, 11:01

Sara Elortza liburutegiko arduradun ohiak duela hamabi urtetik nahi izan du herriko informazioa biltzen duten aldizkariak herritarren eskuragarri uztea liburutegian. Urte askotako lanaren ondoren, dagoeneko liburutegiko apaletan jarrita daude herriko hiru aldizkariren bildumak: Maxixatzen, Floreaga Ikastetxearen Gure Artean eta Azkoitiko Udalaren Kontzejupetik. 

 

Elortzak uste du "oso interesgarria" dela herritik ateratako artxibo hori gordetzea eta liburtegian eskuragarri izatea, "herritarrek herriko kontuak jakiteko". Orain materiala errespetuz erabiltzeko deia egin du Elortzak, Azkoitiko liburutegian dauden zenbait liburu beste inon ez daudelako. 

Zehazki, honela daude jasota hiru bilduma horiek: 

Gure Artean aldizkaria 0. aletik –1993ko martxotik– 62. zenbakira –2014ko abendura– dago gordeta.

Udaletik aldizkaria 1. zenbakitik 68. zenbakira –1999tik 2007ra–, eta Kontzejupetik aldizkaria, berriz, 1. zenbakitik –2008ko otsailetik– 56. zenbakira –2015eko otsailera– daude jasota. 

Maxixatzenen hilabetekaria 0. zenbakitik –1996ko abuztutik– 100.era –2003ko uztailera– artekoa dago bilduta, eta hamabostero eta astero banatzen zena 101. zenbakitik –2003ko urritik– 340. zenbakira –2009ko maiatzera– dago. 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide