Partida oso orekatuak, paleta gomako finalean

Maxixatzen.eus 2016ko ots. 27a, 14:40

Atzo iluntzean Gurea pilotalekuan jokatu ziren Nesken paleta gomako Eliteko eta EHko Irekiko finalak. Elitean Martinek eta Eizmendik 25-24 irabazi zioten Garmendiari eta Saezi, 23-21 atzetik joan ondoren. Irekian, berriz, Ibañez eta Ruiz de Azua nagusitu ziren 25-19 Murillo eta Lasa bikotearen aurka. Markagailuan atzetik hasi ziren, baina garaiz erreakzionatu zuten, eta, azkenean, irabaztea lortu zuten. Jarraian, bideoa eta argazkiak. 

 

Sari banaketan Javier Zubizarreta Azkoitiko alkatea, Ángel Martín kirol zinegotzia, Patxi Jauregi, Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako presidentea, Berriako Andoni Álvarez, Pelotadendako Koro Barrenetxea eta Gipuzkoako Federakuntzako Mikel Arregi egon ziren.

Bi norgehiagokak oso gogorrak izan zen, tantoak oso piloteatuak izan ziren eta zortzi protagonistek maila bikaina eman zuten kantxan.

 

 

 

Erlazionatuak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide