Igor Zubeldiak bost urterako sinatu du kontratua Realarekin

Maxixatzen.eus 2016ko ots. 26a, 18:47
Argazkia: realsociedad.com

Igor Zubeldia 18 urteko Sanseko jokalari azkoitiarrak 2021. urtera arte jarraituko du talde txuri-urdinean. Aurreko kontratua 2018an amaitzen zitzaion, eta aste honetan sinatutakoarekin beste bost urtez jarraitzeko aukera izango du jokalari gazteak. Maxixatzen ahalegindu da azkoitiarra elkarrizketatzen, baina klubak ez dio horretarako baimenik eman. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide