Eugenio Alberdi "Zabaleta" soinujolea hil da

Maxixatzen.eus 2016ko ots. 25a, 11:00
Argazkiak: Andoni Lizarralde.

Atzo, hilak 24, hil zen Eugenio Alberdi "Zabaleta" azkoitiar soinujolea 87 urte zituela. Haren aldeko hileta elizkizuna egingo dute gaur, osteguna, Parrokian, 19:00etan. Hilbeila herriko beilatokian egongo da 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:30era. 

 

2005eko maiatzaren 15ean Martitten omenduak izan ziren Azkoitiko Juan Garate "Maltzeta" eta Eugenio Alberdi "Zabaleta" soinujoleak. Ahulkian eserita, ezkerretik eskuinera, Alberdiren lagun bat, Eugenio "Zabaleta", Juanito "Maltzeta" bere emaztea eta alaba.

 

Eugenio Alberdi "Zabaleta" eta Juan Garate zena "Maltzeta" Martitten 2005eko maiatzean, beraien omenaldi egunean.

Eugenio Alberdi "Zabaleta" eta Juan Garate zena "Maltzeta" Elusun Bergarako Marcos Elorza soinujoleari egindako omenaldi egunean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide