"Seme-alabak, guraso eta familien isla" hitzaldia antolatu du Hats terapia zentroak

Maxixatzen.eus 2016ko ots. 23a, 10:17
Argazkian, Hats terapia zentroa (Xabier Munibe parkea, 3. zenbakia)

"Seme-alabak, guraso eta familien isla" lemapean hitzaldia antolatu du Hats terapia zentroak, Xabier Munibe parkeko 3. zenbakian. Hitzaldia batez ere gurasoei dago zuzenduta, eta Eduardo Ibarmia zentroko arduraduna izango da hizlaria. Etzi, otsailak 25, izango da 19:00etatik 20:00etara. Sarrera doan izango da. 

 

Hitzaldiaren aurrerapena:

Seme-alaben arazoak gurasoen arazo bilakatzen al dira ala gurasoen arazoak beraienak?

Zer gauza eta kontu adierazten dituzte beraien jokaeraren bitartez?

Nori begira daude eta zer egiteko gai dira gurasoengatik?

Nola jakiten dute nondik ibili eta noraino?

Zer da gurasoek ulertu behar dutena?

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide