Zubi Berriko alebinen eta infantilen lehenengo fasea, Gipuzkoako Txapelketan sailkatzeko

Maxixatzen.eus 2016ko ots. 22a, 11:09

Joan den zapatuan Bergaran izan ziren Zubi Berri klubeko gimnastak alebin eta infantil mailako txapelketan, eta Gipuzkoako Txapelketara sailkatzeko lehenengo fasean lehiatu ziren goizean. Arratsalean, berriz, Zubi Berriko benjaminek erakusketa batean parte hartu zuten.

 
Txapelketan parte hartu zuten taldeak eta bakoitzak lortutako postuak honako hauek izan ziren:
 

ALEBINAK:

Guztira, hiru taldek parte hartu zuten Zubi Berri klubetik alebinetan. Xabier Munibe 1ek, Sara Aranguren, Laura Alberdi, Itsaso Soraluze, Irati Arambarri, Mirari Iturbe eta Eider Caballero gimnastek osatutako taldeak, lehenengo postua lortu zuen. Xabier Munibe 2k, Iruntza Larrañaga, Ruth Sánchez, Maria Aranburu, Miren Olaizola, Mireia Vigara, Nerea Etxaniz eta Sara Fateh gimnastek osatutako taldeak, 10. postua lortu zuen, eta Floreagak, Sara Larrañaga, Maren Casas, Lide Alberdi, Aitana Sánchez eta Estibaliz Romero gimnastek osatutako taldeak, 6. postua eskuratu zuen. Azken honetan, guztira, 15 talde lehiatu ziren.

Banaka, berriz, Sara Arangurenek lehenengo postua lortu zuen; Aitana Sánchezek, bigarrena eta Irati Arambarrik laugarrena. Guztira, 29 gimnasta lehiatu ziren alebinetan.

INFANTILAK:

Talde bakarra lehiatu zen Zubi Berri klubetik infantiletan. Talde hori osatu zutenak honako hauek izan ziren: Zihara Oñederra, Naroa Alberdi, Paula Espinosa, Andrea Redondo eta Maddi Villalain. Bigarren postua bereganatu zuten, lehiatu ziren bost kluben artean. 

Banaka, berriz, Maddi Villalain leihatu zen beste hamaika gimnasta infantilekin batera, eta bosgarren postua eskuratu zuen.

Azkenik, arratsaldean, Benjamin taldeko Ihara Ibarbia, Aiala Errazu, Nikole Arambarri eta Nahiane Errasti gimnastek erakustaldi bat eskaini zuten Bergarako polikiroldegian.

Zubiberriko gimnasta guztiak izugarrizko ilusioarekin leihatu ziren, eta, egun polita pasatu ondoren, orain lanean jarraituko dute energiaz beterik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide