"Osotasunean Bizi" hitzaldia antolatu du Hats terapia zentroak

Maxixatzen.eus 2016ko ots. 16a, 18:34

Konstelazio familiarraren alorreko Osotasunean Bizi izeneko hitzaldia antolatu du Hats terapia zentroak. Xabier Munibe parkeko 3. zenbakian dagoen lokalean izango da bihar, asteazkena, 19:00etatik 20:00etara. Herritar guztiei zuzenduta dago, bereziki gurasoei, eta doan izango da. 

 

Hitzaldiaren aurrerapena: 

"Nire barnean, nire gurasoak diren edota izan diren bezalakoak hartzen ditudanean, inongo aitzakiarik gabe. Nire barnean, nire gurasoei eskertzen diedanean bizia eman izana, ni neu beraiena naizela, beraien 'bertsio' bat naizela. Orduan, nire gurasoak nire barnean bat direla sentitzen dut. 

Horrela, nire egungo egoera, dena dela, indartsu eta osotasunez bizitzeko helburua errazago lortzeko gai izango naiz". 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide