Kultur Etxeko leiho guztiak aldatzen ari dira

Maxixatzen.eus 2016ko ots. 16a, 18:12

Duela ia urtebete onartu zen Kultur Etxeko leiho guztiak aldatzeko Udalaren proposamena, eta joan den astean hasi ziren berriak ipintzen. Guztira, 87.120 euroko aurrekontua dute lanek. Egurrezko leihoak jarriko dituzte isolamendu akustikoarekin eta termikoarekin, eta kristal bikoitzekoak izango dira, eraginkortasun energetikoa lortzeko. Bestalde, lanak martxoaren 8an bukatzea aurreikusten dute arduradunek. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide